• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Pastoraletan bilaketa

Izenburua Lekua Data Mota
Jondoni Jakobe Atharratze-Sorholüze 1634 Sainduen bizia
Portugaleko Santa Elixabete Eskiula 1750 Sainduen bizia
Edipo Gamere-Zihiga 1759 Épopée historique
Jean de Paris Larraine 1760 Épopée historique
Jondoni Eustache  Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1769 Sainduen bizia
Rikardo beldur gabea Zalgize-Doneztebe 1769 Épopée historique
San Eustache Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1769 Sainduen bizia
Klovis Sarrikotapea 1770 Épopée historique
Ume barreiaria Bildoze-Onizepea 1770 Bibliako kontakizuna
Abraham patriarka Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1773 Bibliako kontakizuna
Judith eta Holopherne - 1783 Bibliako kontakizuna
Santa Helena Konstantinoplakoa Arribalda 1783 Sainduen bizia
San Martin Ezpeize-Ündüreine 1783 Sainduen bizia
Santa Helena Konstantinoplakoa Arribalda 1784 Sainduen bizia
Godofredo Bouillongoa Ainharbe 1790 Épopée historique
San Luis Ereta 1792 Sainduen bizia
Edipo Garindaine 1793 Épopée historique
Godofredo Bouillongoa Urdiñarbe 1793 Épopée historique
Errolan Aloze-Ziboze-Onizegaine 1796 Épopée historique
Santa Helena Konstantinoplakoa Lexantzü-Zunharre 1796 Sainduen bizia
Ume barreiaria Ürrüstoi-Larrabile 1796 Bibliako kontakizuna
Godofredo Bouillongoa Urdiñarbe 1798 Épopée historique
Klovis - 1799 Épopée historique
Abraham patriarka Maule-Lextarre 1800 Bibliako kontakizuna
Santa Genoveva Maule-Lextarre 1802 Sainduen bizia
Abraham patriarka Maule-Lextarre 1803 Bibliako kontakizuna
Santa Helena Konstantinoplakoa Lohitzüne-Oihergi 1803 Sainduen bizia
Santa Grazi Barkoxe 1804 Sainduen bizia
Rikardo beldur gabea Nabarzi 1805 Épopée historique
Errolan Aloze-Ziboze-Onizegaine 1811 Épopée historique
Edipo Urdiñarbe 1816 Épopée historique
Sainta Margaita Larribarre-Sorhapürü 1818 Sainduen bizia
Jean de Calais Maule-Lextarre 1818 Épopée historique
Jondoni Joan Calibyte Maule-Lextarre 1818 Sainduen bizia
Aymon-en lau semeak Barkoxe 1818 Épopée historique
Josue Arüe-Ithorrotze-Olhaibi 1820 Bibliako kontakizuna
Sanson Etxarri 1820 Bibliako kontakizuna
Sainta Margaita Ezpeize-Ündüreine 1825 Sainduen bizia
San Roke Barkoxe 1825 Sainduen bizia
San Luis Ereta 1826 Sainduen bizia
Jerusalemen suntsitzea Eskiula 1827 Épopée historique
Mustafa Türk handia Barkoxe 1829 Épopée historique
Jondoni Johane Maule-Lextarre 1830 Sainduen bizia
Jondoni Petri Garindaine 1831 Sainduen bizia
Santa Helena Konstantinoplakoa Gotaine-Irabarne 1834 Sainduen bizia
Karlomagno Eskiula 1835 Épopée historique
San Roke Atharratze-Sorholüze 1836 Sainduen bizia
Astiages Atharratze-Sorholüze 1836 Épopée historique
Santa Katarina Atharratze-Sorholüze 1839 Sainduen bizia
Hiru martirioak Santa Grazi 1839 Sainduen bizia
Alexandro Handia Barkoxe 1840 Épopée historique
Jondoni Jakobe Lexantzü-Zunharre 1842 Sainduen bizia
Jondoni Jakobe Pagola 1847 Sainduen bizia
Jondoni Jakobe Muskildi 1848 Sainduen bizia
Canico eta Belchitine Larribarre-Sorhapürü 1848 Tobera fartsa
Geneviève de Brabant Maule-Lextarre 1849 Épopée historique
Napoleon Donapaleu 1849 Épopée historique
Robert deabrua Ezpeize-Ündüreine 1849 Épopée historique
Santa Helena Konstantinoplakoa Bildoze-Onizepea 1850 Sainduen bizia
Godofredo Bouillongoa - 1853 Épopée historique
Karlomagno Atharratze-Sorholüze 1854 Épopée historique
Nabukodonosor Atharratze-Sorholüze 1857 Épopée historique
Jean de Paris - 1857 Épopée historique
Klovis Atharratze-Sorholüze 1858 Épopée historique
Jondoni Jakobe Atharratze-Sorholüze 1860 Sainduen bizia
Joana Arc-ekoa Ereta 1866 Sainduen bizia
Santa Helena Konstantinoplakoa Atharratze-Sorholüze 1870 Sainduen bizia
Napolen emperadore Barkoxe 1881 Épopée historique
Errolan - 1883 Épopée historique
Joana Arc-ekoa Larraine 1891 Sainduen bizia
Judith Bildoze-Onizepea 1893 Bibliako kontakizuna
Abraham patriarka Hauze 1899 Bibliako kontakizuna
Abraham patriarka Hauze 1899 Bibliako kontakizuna
Jean de Calais Ligi-Atherei 1901 Épopée historique
Hiru martirioak Larraine 1901 Bibliako kontakizuna
Astiages Barkoxe 1902 Épopée historique
Henri IV.a Aloze-Ziboze-Onizegaine 1903 Épopée historique
Luis XI.a Ligi-Atherei 1903 Épopée historique
San Luis Uharte Garazi 1903 Sainduen bizia
Sainta Margaita Altzürükü 1905 Sainduen bizia
Daniel Arrokiaga 1906 Bibliako kontakizuna
Hiru martirioak Urdiñarbe 1906 Bibliako kontakizuna
Robert deabrua Gotaine-Irabarne 1906 Épopée historique
Santa Helena Konstantinoplakoa Sohüta 1908 Sainduen bizia
Uscaldunac ibañetan Atharratze-Sorholüze 1908 EHko historia
Aymon-en lau semeak Mendikota 1909 Épopée historique
Santa Helena Konstantinoplakoa Urdiñarbe 1909 Sainduen bizia
Abraham patriarka Urdiñarbe 1909 Bibliako kontakizuna
Errolan Urdiñarbe 1909 Épopée historique
Joana Arc-ekoa Ozaze-Zühara 1910 Sainduen bizia
Napoleon Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine 1910 Épopée historique
Mustafa Türk handia Barkoxe 1910 Épopée historique
Napoleon enperadorea Eskiula 1912 Épopée historique
Hiru emeradoreak Montori 1913 Épopée historique
Astiages Ligi-Atherei 1914 Épopée historique
Daniel Lexantzü-Zunharre 1921 Bibliako kontakizuna
Joana Arc-ekoa Larraine 1922 Sainduen bizia
Abraham patriarka Mendikota 1922 Bibliako kontakizuna
Joana Arc-ekoa Larraine 1922 Sainduen bizia
Aymon-en lau semeak Montori 1922 Épopée historique
Alexandro Handia Iruri 1923 Épopée historique
Robert deabrua Garindaine 1923 Épopée historique
Astiages Idauze-Mendi 1924 Épopée historique
Karlomagno Ozaze-Zühara 1925 Épopée historique
Mustafa Türk handia Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1925 Épopée historique
Godofredo Bouillongoa Zalgize-Doneztebe 1926 Épopée historique
Napoleon Sohüta 1927 Épopée historique
San Andres Sohüta 1927 Sainduen bizia
Alexandro Handia Maule-Lextarre 1928 Épopée historique
Abraham patriarka Aloze-Ziboze-Onizegaine 1928 Bibliako kontakizuna
Abraham patriarka Maule-Lextarre 1928 Bibliako kontakizuna
Gilen II.a Barkoxe 1929 Épopée historique
Frantzisko I.a Atharratze-Sorholüze 1929 Épopée historique
Karlomagno Atharratze-Sorholüze 1936 Épopée historique
Errolan Garindaine 1936 Épopée historique
Joana Arc-ekoa Maule-Lextarre 1952 Sainduen bizia
Etxahun Barkoxe Barkoxe 1953 EHko historia
Uscaldunac ibañetan Sohüta 1954 EHko historia
Matalaz Eskiula 1955 EHko historia
Berterretx Maule-Lextarre 1958 EHko historia
Etxahun Barkoxe - 1962 EHko historia
Zantxo azkarra Gotaine-Irabarne 1963 EHko historia
De Treville Iruri 1966 EHko historia
Kanboko Txikito Maule-Lextarre 1967 EHko historia
Pette Beretter Gotaine-Irabarne 1973 EHko historia
Santa Engrazi Santa Grazi 1976 Sainduen bizia
Ibañeta Garindaine 1978 EHko historia
Ximena Atharratze-Sorholüze 1979 Épopée historique
Iparragirre Urdiñarbe 1980 EHko historia
Pette Basabürü Pagola 1982 EHko historia
Aymon-en lau semeak Sohüta 1984 Épopée historique
Allande Oihenart Muskildi 1985 EHko historia
Etxahun Koblakari Barkoxe 1986 EHko historia
Agosti xaho Urdiñarbe 1988 EHko historia
Zumalakarregi Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1989 EHko historia
Abadia Urrüstoi Maule-Lextarre 1990 EHko historia
Harizpe Muskildi 1991 EHko historia
Xalbador Larraine 1991 EHko historia
Santa Kruz Santa Grazi 1992 Sainduen bizia
Eüskaldünak Iraultzan Gotaine-Irabarne 1993 EHko historia
San Mixel Garikoitz Donaixti-Ibarre 1994 Sainduen bizia
Aguirre presidenta Arrokiaga 1995 EHko historia
Sabino Arana Garindaine 1996 EHko historia
Atharratze Jauregian Atharratze-Sorholüze 1997 EHko historia
Herriko Semeak Barkoxe 1998 EHko historia
Agota Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 1999 EHko historia
Iparragirre Urdiñarbe 1999 EHko historia
Madalena Jauregiberri Eskiula 2000 EHko historia
Xiberoko Makia Sohüta 2001 EHko historia
Etxahun-Iruri Iruri 2001 EHko historia
Ramuntxo Idauze-Mendi 2001 EHko historia
Ürrüti Jauregiko Peirot Altzürükü 2002 EHko historia
Antso Handia Maule-Lextarre 2004 EHko historia
Bereterretx Ligi-Atherei 2005 EHko historia
Santa Engrazi Santa Grazi 2006 Sainduen bizia
Jesüs Maule-Lextarre 2006 Bibliako kontakizuna
Oiherkoren trajeria - 2006 EHko historia
Eñaut D'Elizagarai Gamere-Zihiga 2007 EHko historia
Xiberoko Jauna Ainharbe 2008 EHko historia
Belagileen Trajeria Aloze-Ziboze-Onizegaine 2009 EHko historia
Xahakoa Barkoxe 2010 EHko historia
Telesforo Monzon Larraine 2011 EHko historia
José Mendiague Arrokiaga 2012 EHko historia
Ederlezi Gotaine-Irabarne 2013 EHko historia
René Cassin Sohüta 2013 EHko historia
Akitaniako Alienor Maule-Lextarre 2014 Épopée historique
Gerezien Denbora Baiona 2014 Épopée historique
Ni, Petti Buhamea Garindaine 2014 EHko historia
Pierra Lhande Iruri 2015 EHko historia
Joxemiel Bidador Iruñea 2015 EHko historia
Jean Pitrau Atharratze-Sorholüze 2016 EHko historia
Katalina de Erauso Baiona 2016 EHko historia
Joanikot Altzai-Altzabeheti-Zunharreta 2017 EHko historia
Karmen Etxalarkoa Etxalar 2017 EHko historia
Belako Zaldüna Maule-Lextarre 2018 EHko historia
Andere Serora Hiriburu 2018 EHko historia
Domingo Garat Pagola 2019 EHko historia
Abdelkader Ürrüstoi-Larrabile 2021 Épopée historique
Simone Veil Muskildi 2022 Épopée historique
Maddiren trajeria Xareta 2022 EHko historia
Sibastarrak Urdiñarbe 2023 EHko historia
Matalaz Urdiñarbe 2024 EHko historia
Julia Fernandez Zabaleta Iruñea 2024 EHko historia
Inesa Gaxen Xarnegu 2024 EHko historia
Ligetx koblakaria(k) Gamere-Zihiga< 2024 EHko historia
Ester - - Bibliako kontakizuna
Savoiako Celestine - - Épopée historique
David - - Bibliako kontakizuna
Dorimène eta Osman printzea - - Épopée historique
Jutibal Saturne eta Vénus - - Tobera fartsa
Kaxmirako printzesa - - Tobera fartsa
Kouli-Khan - - Tobera fartsa
Nada - - Tobera fartsa
Alexandro Handia - - Épopée historique
Saint Bertrand de Comminges - - Sainduen bizia
Cabalçar eta bere familia, eta Buhame eta Chillo Berde - - Tobera fartsa
Seme barreiaria - - Bibliako kontakizuna
Jerusalem askatua - - Épopée historique
Judu herratua - - Épopée historique

Lekukotasunak

Pastoralei buruzko ahozko lekukotasunak

 

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eraman Eleketa programaren barnean egin den ahozko bilketari esker, lehenagoko eta oraingo pastoralei buruzko lekukotasun baliosak bildu dira solaskide xiberotarrengandik. ELEKETA programari buruzko argibide gehiago.
Erramun Tartachu, dantza maisu ohia den lehen lekukoak, Urdiñarben 1909ko bi pastoralek sortu makurrak aipatzen ditu, batean gizonek jokatzen zuten eta bestean emazteek.
Jean-Fabien Lechardoy eta Jean-Pierre Recalte beste bi lekukoek, (pastoral errejentak biak), oraingo pastoral xiberotarraren egoeraz eta garapenaz duten iritzia eskaintzen dute.

 

Raymond edo Erramun Tartachuren lekukotasuna (2012/02/24) bere biografia irakurri

 

Ikus-entzunezko grabaketa bere etxean gertatu da, Urdiñarben. Erramun Tartachuk bere xiberotar dantzari aprendizgoa eta 1930 urteetan bere herrian ziren dantza usadioak aipatu ondoan, dantza Xiberoan du aipagai, honen berpiztea 1960 urteetan, hark duen dantza maisu esperientziaren bidez eta Urdiiñarben izan maskaraden eta pastoralen etsenpluen bidez.

      

         

 

Urdiñarben 1909 urtean hiru pastoral jokatu zituzten, horien artean Sainte Helene emazte pastorala. Abraham eta Sainte Helène baizik ez ditu aipatzen Erramun Tartachuk. Harmailetako makurra aipatzen du, baita pagatu gabe sartu eta bizia galdu zuen gizonaren anekdota ere.

Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 279. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

   

 

 

 Jean-Fabien Lechardoyen lekukotasuna (2013/28/03) bere biografia irakurri

2013ko martxoan egin inkestatik hartu bost zati hauetan, Jean-Fabien Lechardoyk pastoral xiberotarraren garapena aztertzen du. Kontakizunari eta euskarari lehentasuna ematea aholkatzen du, antolaketa soilagoarekin eta aktore kopuru mugatuarekin emanaldiaren kalitatea lehenetsiz.

       Jean Fabien Lechardoyek pastoralaren irabazi oneko aldea aipatzen du, kermeza bilakatu den agerraldia (apairuak, dirulaguntzak, txartelak, liburuxkak,…). Bere ustean alde ekonomikoa inportanteegia da eta pastoralaren ixtorioa bigarren mailara zokoraturik da.

Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1039. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

   

 

Errejentak pastoraletako arizale kopuru handiegia aipatzen du hemen. Pastorala egiazki ari nahi duen jendearekin egiten dela azpimarratzen du, boz ederrenekin, euskara hobekien ematen dutenekin. Pastorala komunzki 70 bat aktoreekin egiten da, baina 70 aktore onekin. Arizaleen hautuan holako zorroztasuna gomendatzen du, pastoralan parte hartzeak ekar lezakeen promozio soziala bazter utzirik.          
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1040. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

 

           Jean Fabien Lechardoyk jantzien sortzean dagoen norgehiagokan estetikaren obsesioa salatzen du. Garai bereko gaia jorratzen zuten azken lau pastoraletan herri bakoitzak bere jantzi propioak sortu izan dituela azaltzen du. Zergatik hainbeste diru xahutze ?
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1041. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.    

 

Urte hartan (2013) Sohütako René Cassin pastoralari buruz bere iritzia ematen du hemen errejentak eta alde baikorrak agerian uzten : arizale guti, egiazko ixtorioa, boz ederrak, taulagain sinpleagoa.           
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1042. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

 

            « Pastoralean zer alda zenezake ? » galderari arrapostua ematen dio Jean Fabien Lechardoy errejentak. Aktore kopurua ttipituko luke, pastoralaren finantza dimentsioa murriztuz,  historiari behar zukeen lekua berriz eskainiz.
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1043. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.
   



Jean-Pierre Recalten lekukotasuna (2013/04/25) bere biografia irakurri

  Jean Pierre Recalt errejentaren ustetan, orain ongi antolatua den pastoralak ukaezina den funtzio soziala betetzen du herritarren arteko batasuna indartuz. Sei hilabetez biztanleriaren belaunaldi ezberdinak biltzea ahalbidetzen du.
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1121. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.            

 

 

Jean Pierre Recalt errejentak Xiberoan herri kulturaren garrantzia azpimarratzen du, pastoralek duten eragina kultur sorkuntzan, euskararengan, ondare horrekiko xiberotarrek duten  kontzientzia hartzean.           
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1122. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.







ELEKETA programa eta ahozko ondarearen biltzea Euskal Herrian

 

Ahozko ondarea, xaharra ala oraikoa, aberastasun handikoa da. Honen begiratzea eta gure inguruan zabaltzea beharrezkoa da. Preseski, 2007an, Euskal Kultur Erakundea ahozko elkarrizketen biltzen hasi zen Baxe-Nafarroan, eta Pirinio Atlantikoko Departamendua egitasmo honi interesatu zen.

Izan ere, 2009an egitasmo hau Euskal Herriko Lurralde Kontratuko 29.2 programan sartu zen. Honela ekarria da: “Urte ainitzetako programa baten abiaraztea, Euskal Herriko ahozko ondarea eta ondare immaterialaren baliostatzeko”. Herriko kulturaren eta ondarearen sustatzaile baita, Departamenduak bere burua eskaini zuen proiektuaren eramaile izaiteko, Euskal Kultur Erakundea berriz, egitasmoaren obralari zelarik. 2012az geroz, Okzitandar Erakundea ere proiektuaren partaide da, Euskal Herriko parte okzitandarreko bilketentzat. Koordinaketa zientifiko eta teknikoetaz, departamenduko artxiboen zerbitzua axolatzen da.
Gisa honetan, emeki emeki, programaren nondik norakoak zehaztu dira eta proiektua garatu da. Hastapenean Baxe-Nafarroari mugatu baziren grabaketak, ondotik Lapurdi eta Xiberora buruz zabaldu dira. Izan ere, proiektua lurraldekoa da, eta xede etnologiko bat du : elkarrizketen bidez, hemengo jakitate, antze, ohidura eta usaiei buruzko lekukotasunak biltzea, bai eta erligiozko sineste edo sineste paganoen eta gertakari historikoei buruzkoa ere. Bilketak gai nagusi batzuri buruz zuzendu dira, hala nola itsas bazterreko jendearen bizia (Donibane-Lohitzune eta Ziburuko portua), dantzaren tradizioa (maskaradak eta pastoralak), itsaso eta ibai ondarea, ehungintza, zapatagintza.
Gaur egun ere, Eleketa programa aitzina doa. 2013ko abenduan, Euskal Kultur Erakundeak 228 lekuko galdezkaturik zituen euskaraz, zeinetarik 222 oren grabaketa egin baititu, eta 6000 bat ikus-entzunezko oren tratatu.
EKE-k, elkarrizketak lekukoen etxean egiten ditu, eta harekilan, Aldudarrak Bideo taldea ikus-entzunezko parteaz axolatzen da. Ondotik, departamenduko artxibo zerbitzuarekin batean, elkarrizketak tratatuak eta sailkatuak dira, Arkhéia ordinagailu programaren bidez. Departamenduko Artxibategiak dokumentu hauen kontserbatze lanez axolatzen dira, bai eta publikoari ezagutarazteko eta zabaltzeko lanez.
Gisa horretan, ikertzaileek bai eta beste edozoin pertsonak ere, Eleketa programaren ikus-entzunezko artxiboak kontsulta ditzazke Pau eta Baionako Artxibategietako irakurgeletan. Izan ere, inbentario numerikoa Departamenduko Artxiboen webgunean ikusgai da. (earchives.cg64.fr).
Bestalde, grabaketa guzi hauek agerian izan daitezen, eta hauen balioaren ahal bezain ongi agerrarazteko, EKE-k eta Departamenduko Artxibategiek animazio desberdinak antolatzen dituzte : erakusketa interaktiboak, sorkuntza artistikoak, proiektuaren eskoletara hedatzeko lanak... Eleketa erakusketa bisita dezakezu EKE-ren web gunean (www.eleketa.com), hala nola Itsasturiak erakusketa (www.itsasturiak.com).


Bideoetara itzuli

Erakusketari ekarpen bat egin

Norbait, toki bat, pastorala bat ezagutu duzu ? Zuzen edo zehatza ez zen informazio bat aurkitu duzu ?

Nahi diguzu ohar bat egin ?


Sar zaite harremanean !