• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Sainte-Hélène pastorala Urdiñarbeko herriak emana 1909an

Urdiñarben 1909ko ekainaren 6an eman Sainte-Hélène pastoralaren argazki bat bada :

Médiathèque de Bayonne Ms112

 

Urdiñarben Sainte-Hélène pastoral emanaldia denboran gertatu istripu larriaren gaitik, jokalari neska berek pastorala berriz eman zuten Maulen 1909ko urriaren 17an. Leopold Irigarayen telegrama batek Maulen egitekotan den emanaldiaz Hérelle abisatzen du :

 

Médiathèque de Bayonne Ms652

 

Georges Herellek Mauleko emanaldia ikusten du, eta bere atxiboetan desbribapena aurki daiteke. Sartze txartela ere gorde du :

 

Médiathèque de Bayonne Ms112 Médiathèque de Bayonne Ms112

 

Sainte Hélène de Constantinople datarik gabeko beste hiru eskuizkribu badira. Haietarik batek, Bordelen atxikia, Antoinen rola du bakarrik agertzen:

 

Rôle d'Antoine, pastorale Sainte Hélène. BM Bordeaux - Ms1695-30
Pastorale Sainte Hélène. Fonds privé - FPPDSPA11
Pastorale Sainte-Hélène. Fonds privé - FPPDSPA10