• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Uscaldunac Ibañetan pastorala Atharratzeko herriak 1908an emana

Uscaldunac Ibañetan pastorala Clément d'Andurain eta Justin de Medittek idatzi zuten 1906an. Agorrilaren 31an emana izan zen Atharratzen, astelehenez. Pastoral honek emanaldian berritasunak sartu eta argiki ohituretaz baztertu izana gaitik ainitz errankizun jasan zituen. Adibidez Herellek janzkiak Bordelen alokatuak izan zirelakoan ez dela egiazko pastorala kontsideratzen du:

Médiathèque de Bayonne Ms.112_09

 

Georges Herellek emanaldian parte hartzen du eta egunaren txosten zehatza eskaintzen du:

Médiathèque de Bayonne Ms.109_01