• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Roland pastorala Urdiñarbeko herriak 1909an emana

1909an, Urdiñarbeko herriak herritarren arteko gatazkaren gaitik hiru pastoral ematen ditu. Auzapezaren alde direnek Pazko astelehenez Roland jokatzen dutela, apezaren alderdikoek maiatzaren 31an eta ekainaren 6an Abraham pastorala ematen dute. Neskeek beren aldetik Santa-Helena ematen dute 1909ko ekainaren 6an.

Hérellek besteak beste Roland pastoralaren argazkiekin bilduma bat muntatzen du:

 

 

Médiathèque de Bayonne Ms.112