1909an, Urdiñarbeko herriak herritarren arteko gatazkaren gaitik hiru pastoral ematen ditu. Auzapezaren alde direnek Pazko astelehenez Roland jokatzen dutela, apezaren alderdikoek maiatzaren 31an eta ekainaren 6an Abraham pastorala ematen dute. Abraham bigarren emanaldiaren data berean Santa Helena pastorala ematen du Urdiñarbeko gazteriak, hau da herritar neska gazteek.
1909ko maiatzaren 31ko pastorala jabego pribatu batean ematen da, auzapezak toki publiko batean jokatzeko baimena ez emanik. Georges Herellek parte hartzen du emanaldi horretan, eta hainbat deskribapen eta irudi egiten ditu. Sartze txartel atxikitzen du, eta pastoralaz argazki zenbait:
Zenbait gutunen bidez, Leopold Irigarayek pastoral bat ematekotan dela Urdiñarben Herelle-i jakinarazten dio: