1905ko ekainaren 15an Altzürüküko neska gazteek Sainte-Marguerite pastorala beren herrian ematen dute. Hona emanaldi horretarako baliatu zen kopia:
Leopold Irigaray eta Georges Herellen arteko gutuneriaren barna, Heguiaphal errejentak eskuizkribu bat ea prestatzen ahal dion Herelle-i galdatzen diola jakiten dugu, eskutan dituen eskuizkribuek bere Altzürüküko "erosleak" satisfatzen ez dituztelako. Bereziki Sainte-Elisabeth eta Sainte-Hélène kaierrak galdegiten dizkio. Nola Herellen gutunak beranta hartzen duen, Heguiaphalek beste eskuizkribu bat Ezpeizen edo Bildozen eskuratzen du; Sainte-Marguerite pastoralarena da.
Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0007 | Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0010 | Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0012 |