• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Alexandre pastorala emanaldi toki eta datarik gabe

Alexandre pastoralaren eskuidatzi bat bada, emanaldi toki eta datarik gabekoa. Bertan agertzen diren irudiek dokumentu honen berezitasun handia egiten dute. Turk bat, errege giristino eta satan bat itxuratuak dira. Kaier hunen jabe zen Herelle, bainan eztakigu nork egin dituen irudiak. Zer nahi izanik, ez dira errejentaren eskutik : marrazki hauek gehituak izanak dira kaiera josi zenean.

 

Médiathèque de Bayonne Ms.46