• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Sainte-Marguerite pastorala Altzürüküko herriak emana 1905an

1905ko ekainaren 15an Altzürüküko neska gazteek Sainte-Marguerite pastorala beren herrian ematen dute. Hona emanaldi horretarako baliatu zen kopia:

 

Médiathèque de Bayonne Ms.53

Leopold Irigaray eta Georges Herellen arteko gutuneriaren barna, Heguiaphal errejentak eskuizkribu bat ea prestatzen ahal dion Herelle-i galdatzen diola jakiten dugu, eskutan dituen eskuizkribuek bere Altzürüküko "erosleak" satisfatzen ez dituztelako. Bereziki Sainte-Elisabeth eta Sainte-Hélène kaierrak galdegiten dizkio.  Nola Herellen gutunak beranta hartzen duen, Heguiaphalek beste eskuizkribu bat Ezpeizen edo Bildozen eskuratzen du; Sainte-Marguerite pastoralarena da.

Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0007 Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0010 Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0012