• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Saint-Eustache pastorala Altzabehetiko herriak emana 1769an

 Saint-Eustache pastorala Altzabehetin emana izan da 1769eko buruilaren 8an. Emanaldirako baliatu zen eskuizkribua badaukagu:

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne Ms.6

 

Saint Jacques le Majeur pastorala Pagolan emana 1847an

Saint Jacques le Majeur pastoralaren eskuizkribu higatu bat funts pribatu batean atxikia da.

Dokumentuan hiru emanaldi data aipamen agertzen dira : 1848 eta 1849ko agorrilean Muskildin, 1847ko agorrilean Pagolan eta 1860ko azaroaren 4an Atharratzen (herria dudazkoa):

:

 

Fonds Privé FPPDS_PA01

Saint Jacques le Majeur pastorala Atharratzen emana 1860an

Saint Jacques le Majeur pastoralaren eskuizkribu higatu bat funts pribatu batean atxikia da.

Dokumentuan hiru emanaldi data aipamen agertzen dira : 1848 eta 1849ko agorrilean Muskildin, 1847ko agorrilean Pagolan eta 1860ko azaroaren 4an Atharratzen (herria dudazkoa):

 

 

Fonds Privé FPPDS_PA01

Roland pastorala Urdiñarbeko herriak 1909an emana

1909an, Urdiñarbeko herriak herritarren arteko gatazkaren gaitik hiru pastoral ematen ditu. Auzapezaren alde direnek Pazko astelehenez Roland jokatzen dutela, apezaren alderdikoek maiatzaren 31an eta ekainaren 6an Abraham pastorala ematen dute. Neskeek beren aldetik Santa-Helena ematen dute 1909ko ekainaren 6an.

Hérellek besteak beste Roland pastoralaren argazkiekin bilduma bat muntatzen du:

 

 

Médiathèque de Bayonne Ms.112