• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Geneviève de Brabant pastorala Mauleko herriak emana 1849an

1849ko ekainaren 7a data ekartzen duen pastoral kaier bat dago, Geneviève de Brabant emanaldi batentzat baliatua izan dena. Iduriz emazte pastoral bat zen, kaierraren hastapeneko aipamen honek agertzen duen bezala: "Cette pièce a été représenté [sic] le 7 juin 1849 par [l]es Mademoiselles de Mauléon".

Médiathèque de Bayonne Ms011

 

Geneviève de Brabant beste kaier bat dago, emanaldi toki eta datarik gabekoa:

Médiathèque de Bayonne Ms048_B

François 1er pastorala Atharratzen emana 1929an

François 1er pastorala emana izan da Atharratzen 1929ko apirilaren 7an. Emanaldi hori aipatzen duen aldizkari artikulu bat bada. Bizkitartean, ez dago beste dokumenturik pastoral hori zinez emana izan dela frogatzen duenik.

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1929_01

 

 

Etxahun Barkoxe pastorala 1962an emana

Baionako mediatekak pastoral hau inprimatua begiratzen du, Piarres Lafitte-n funtsean :