• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Sainte-Marguerite pastorala Ezpeizen emana 1825an

Sainte-Marguerite pastorala Garindaineko gazteriak -iduriz- Larribaren eman zuen 1818eko apirilaren 6an, eta 1825ko mendekoste astelehenez Ezpeizen. Emazte pastorala baten itxura izanik ere, gizonek jokatu pastoraletan sailkatzen du Herellek:

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne Ms.7

 

Saint-André pastorala Sohütako herriak emana 1927an

1927ko apirilaren 18an Sohütako herriak Saint-André pastorala aurkezten du. Hona emanaldi hau aipu duten aldizkari ebakin bat eta bi gutun:

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927_07 Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927_01 Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927B_01

Sainte-Hélène pastorala Gotaineko herriak emana 1834ean

1834eko maiatzaren 23an Gotainen eman zen Sainte-Hélène pastoralaz eskuizkribu bat dago. Sainte-Hélène pastoralen gehiengoaren kontra, Hérellen iduriko hau gizonek antzeztu zuten :

Médiathèque de Bayonne - Ms13

Sainte-Hélène de Constantinople pastoralaz datarik gabeko hiru eskuizkribu gordeak badaude ere. Haietarik batek, Bordelen atxikia, Antoinen rola du bakarrik agertzen :

Antoinen rola, pastorale Sainte Hélène. BM Bordeaux - Ms1695-30
Pastorale Sainte Hélène. Fonds privé - FPPDSPA11
Pastorale Sainte-Hélène. Fonds privé - FPPDSPA10

 

 

Sainte Hélène de Constantinople pastorala, Sohütako herriak emana 1908ean

Georges Hérellek ikusi zuen pastoral hau, deskribatzen du eta emanaldiaren argazkiak atxikitzen ditu, baita sartze txartela. Léopold Irigarayekin trukatzen du gertakari horretaz.

Usaietaz kanpo, pastoral hau gizonek eta emazteek elgarrekin jokatu zuketen, erran nahi baita, emazteek emazten rolak eginez, eta gizonek aita sainduaren, apezpikuaren, aingeruaren eta turkenak :

 

Médiathèque de Bayonne Ms112 Médiathèque de Bayonne Ms112
Médiathèque de Bayonne Ms112 Médiathèque de Bayonne Ms652

 Sainte Hélène de Constantinople datarik gabeko beste hiru eskuizkribu badira. Haietarik bat, bordelen atxikia, Antoinen rola du bakarrik agertzen :

 

Rôle d'Antoine, pastorale Sainte Hélène. BM Bordeaux
Pastorale Sainte Hélène. Fonds privé - FPPDSPA11
Pastorale Sainte-Hélène. Fonds privé - FPPDSPA10