• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Abraham pastorala Urdiñarbeko herriak emana 1909an

1909an, Urdiñarbeko herriak herritarren arteko gatazkaren gaitik hiru pastoral ematen ditu. Auzapezaren alde direnek Pazko astelehenez Roland jokatzen dutela, apezaren alderdikoek maiatzaren 31an eta ekainaren 6an Abraham pastorala ematen dute. Abraham bigarren emanaldiaren data berean Santa Helena pastorala ematen du Urdiñarbeko gazteriak, hau da herritar neska gazteek.

1909ko maiatzaren 31ko pastorala jabego pribatu batean ematen da, auzapezak toki publiko batean jokatzeko baimena ez emanik. Georges Herellek parte hartzen du emanaldi horretan, eta hainbat deskribapen eta irudi egiten ditu. Sartze txartel atxikitzen du, eta pastoralaz argazki zenbait:

 

Médiathèque de Bayonne Ms.112

Médiathèque de Bayonne Ms.112

 

Médiathèque de Bayonne Ms.112

 

Zenbait gutunen bidez, Leopold Irigarayek pastoral bat ematekotan dela Urdiñarben Herelle-i jakinarazten dio:

 

Médiathèque de Bayonne Ms.652

Abraham pastorala Hauzeko herriak emana 1899an

Georges Herellek 1899eko apirilaren 16an Hauzen emanikako agerraldia deskribatzen du. Herellek ikusten duen lehenbiziko pastoral emanaldia da.

 

Médiathèque de Bayonne. Ms112
Médiathèque de Bayonne. Ms112

 

Talde berak Abraham berriz emaiten du Atharratzen 1899eko maiatzaren 28an.