Pastoralei buruzko ahozko lekukotasunak

 

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eraman Eleketa programaren barnean egin den ahozko bilketari esker, lehenagoko eta oraingo pastoralei buruzko lekukotasun baliosak bildu dira solaskide xiberotarrengandik. ELEKETA programari buruzko argibide gehiago.
Erramun Tartachu, dantza maisu ohia den lehen lekukoak, Urdiñarben 1909ko bi pastoralek sortu makurrak aipatzen ditu, batean gizonek jokatzen zuten eta bestean emazteek.
Jean-Fabien Lechardoy eta Jean-Pierre Recalte beste bi lekukoek, (pastoral errejentak biak), oraingo pastoral xiberotarraren egoeraz eta garapenaz duten iritzia eskaintzen dute.

 

Raymond edo Erramun Tartachuren lekukotasuna (2012/02/24) bere biografia irakurri

 

Ikus-entzunezko grabaketa bere etxean gertatu da, Urdiñarben. Erramun Tartachuk bere xiberotar dantzari aprendizgoa eta 1930 urteetan bere herrian ziren dantza usadioak aipatu ondoan, dantza Xiberoan du aipagai, honen berpiztea 1960 urteetan, hark duen dantza maisu esperientziaren bidez eta Urdiiñarben izan maskaraden eta pastoralen etsenpluen bidez.

      

         

 

Urdiñarben 1909 urtean hiru pastoral jokatu zituzten, horien artean Sainte Helene emazte pastorala. Abraham eta Sainte Helène baizik ez ditu aipatzen Erramun Tartachuk. Harmailetako makurra aipatzen du, baita pagatu gabe sartu eta bizia galdu zuen gizonaren anekdota ere.

Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 279. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

   

 

 

 Jean-Fabien Lechardoyen lekukotasuna (2013/28/03) bere biografia irakurri

2013ko martxoan egin inkestatik hartu bost zati hauetan, Jean-Fabien Lechardoyk pastoral xiberotarraren garapena aztertzen du. Kontakizunari eta euskarari lehentasuna ematea aholkatzen du, antolaketa soilagoarekin eta aktore kopuru mugatuarekin emanaldiaren kalitatea lehenetsiz.

       Jean Fabien Lechardoyek pastoralaren irabazi oneko aldea aipatzen du, kermeza bilakatu den agerraldia (apairuak, dirulaguntzak, txartelak, liburuxkak,…). Bere ustean alde ekonomikoa inportanteegia da eta pastoralaren ixtorioa bigarren mailara zokoraturik da.

Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1039. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

   

 

Errejentak pastoraletako arizale kopuru handiegia aipatzen du hemen. Pastorala egiazki ari nahi duen jendearekin egiten dela azpimarratzen du, boz ederrenekin, euskara hobekien ematen dutenekin. Pastorala komunzki 70 bat aktoreekin egiten da, baina 70 aktore onekin. Arizaleen hautuan holako zorroztasuna gomendatzen du, pastoralan parte hartzeak ekar lezakeen promozio soziala bazter utzirik.          
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1040. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

 

           Jean Fabien Lechardoyk jantzien sortzean dagoen norgehiagokan estetikaren obsesioa salatzen du. Garai bereko gaia jorratzen zuten azken lau pastoraletan herri bakoitzak bere jantzi propioak sortu izan dituela azaltzen du. Zergatik hainbeste diru xahutze ?
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1041. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.    

 

Urte hartan (2013) Sohütako René Cassin pastoralari buruz bere iritzia ematen du hemen errejentak eta alde baikorrak agerian uzten : arizale guti, egiazko ixtorioa, boz ederrak, taulagain sinpleagoa.           
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1042. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

 

            « Pastoralean zer alda zenezake ? » galderari arrapostua ematen dio Jean Fabien Lechardoy errejentak. Aktore kopurua ttipituko luke, pastoralaren finantza dimentsioa murriztuz,  historiari behar zukeen lekua berriz eskainiz.
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1043. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.
   



Jean-Pierre Recalten lekukotasuna (2013/04/25) bere biografia irakurri

  Jean Pierre Recalt errejentaren ustetan, orain ongi antolatua den pastoralak ukaezina den funtzio soziala betetzen du herritarren arteko batasuna indartuz. Sei hilabetez biztanleriaren belaunaldi ezberdinak biltzea ahalbidetzen du.
Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1121. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.            

 

 

Jean Pierre Recalt errejentak Xiberoan herri kulturaren garrantzia azpimarratzen du, pastoralek duten eragina kultur sorkuntzan, euskararengan, ondare horrekiko xiberotarrek duten  kontzientzia hartzean.           
    Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 1122. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.







ELEKETA programa eta ahozko ondarearen biltzea Euskal Herrian

 

Ahozko ondarea, xaharra ala oraikoa, aberastasun handikoa da. Honen begiratzea eta gure inguruan zabaltzea beharrezkoa da. Preseski, 2007an, Euskal Kultur Erakundea ahozko elkarrizketen biltzen hasi zen Baxe-Nafarroan, eta Pirinio Atlantikoko Departamendua egitasmo honi interesatu zen.

Izan ere, 2009an egitasmo hau Euskal Herriko Lurralde Kontratuko 29.2 programan sartu zen. Honela ekarria da: “Urte ainitzetako programa baten abiaraztea, Euskal Herriko ahozko ondarea eta ondare immaterialaren baliostatzeko”. Herriko kulturaren eta ondarearen sustatzaile baita, Departamenduak bere burua eskaini zuen proiektuaren eramaile izaiteko, Euskal Kultur Erakundea berriz, egitasmoaren obralari zelarik. 2012az geroz, Okzitandar Erakundea ere proiektuaren partaide da, Euskal Herriko parte okzitandarreko bilketentzat. Koordinaketa zientifiko eta teknikoetaz, departamenduko artxiboen zerbitzua axolatzen da.
Gisa honetan, emeki emeki, programaren nondik norakoak zehaztu dira eta proiektua garatu da. Hastapenean Baxe-Nafarroari mugatu baziren grabaketak, ondotik Lapurdi eta Xiberora buruz zabaldu dira. Izan ere, proiektua lurraldekoa da, eta xede etnologiko bat du : elkarrizketen bidez, hemengo jakitate, antze, ohidura eta usaiei buruzko lekukotasunak biltzea, bai eta erligiozko sineste edo sineste paganoen eta gertakari historikoei buruzkoa ere. Bilketak gai nagusi batzuri buruz zuzendu dira, hala nola itsas bazterreko jendearen bizia (Donibane-Lohitzune eta Ziburuko portua), dantzaren tradizioa (maskaradak eta pastoralak), itsaso eta ibai ondarea, ehungintza, zapatagintza.
Gaur egun ere, Eleketa programa aitzina doa. 2013ko abenduan, Euskal Kultur Erakundeak 228 lekuko galdezkaturik zituen euskaraz, zeinetarik 222 oren grabaketa egin baititu, eta 6000 bat ikus-entzunezko oren tratatu.
EKE-k, elkarrizketak lekukoen etxean egiten ditu, eta harekilan, Aldudarrak Bideo taldea ikus-entzunezko parteaz axolatzen da. Ondotik, departamenduko artxibo zerbitzuarekin batean, elkarrizketak tratatuak eta sailkatuak dira, Arkhéia ordinagailu programaren bidez. Departamenduko Artxibategiak dokumentu hauen kontserbatze lanez axolatzen dira, bai eta publikoari ezagutarazteko eta zabaltzeko lanez.
Gisa horretan, ikertzaileek bai eta beste edozoin pertsonak ere, Eleketa programaren ikus-entzunezko artxiboak kontsulta ditzazke Pau eta Baionako Artxibategietako irakurgeletan. Izan ere, inbentario numerikoa Departamenduko Artxiboen webgunean ikusgai da. (earchives.cg64.fr).
Bestalde, grabaketa guzi hauek agerian izan daitezen, eta hauen balioaren ahal bezain ongi agerrarazteko, EKE-k eta Departamenduko Artxibategiek animazio desberdinak antolatzen dituzte : erakusketa interaktiboak, sorkuntza artistikoak, proiektuaren eskoletara hedatzeko lanak... Eleketa erakusketa bisita dezakezu EKE-ren web gunean (www.eleketa.com), hala nola Itsasturiak erakusketa (www.itsasturiak.com).


Bideoetara itzuli