Aurkibidea
Testuaren autorea: Denis Laborde, 2013
Jean Héguiaphal
Hérellek euskararik ez zekien beraz, baina bere buruaren untsa inguratzen jakin izan zuen, eta aditu frango bere ingurura hurbilarazi zituen, pastoralen munduaren barne-barnetik ulertu ahal izateko. Hauen artean, Jean Héguiaphal Sohütarra, errejent seme eta arra-seme, bai eta bi errejenten aita eta aitañi. "Errejent" , erran nahi baitu irakasle. Alde batetik, herritarrak trebatu behar dituen errienta da, pastoralaren ahal bezain ongi eramateko beharrezkoa den pertsona, baita erakasle ere, pastoralaren gaia erakatsi behar zielako.
Jean Héguiaphal informatzaile hoberenetarik izan zuen. Hérelleren Eskuizkribu Funtsa hostokatzen denean, usu, Héguiaphalen analisien azpian komentarioak ikus ditzakegu, hala nola, 1901eko ekainaren 8ko gutunean gorriz markatzen duenean: "pastoralen historiarentzat inportantea" [1].
Léopold Irigaray
Halarik ere, euskaldunen hizkuntza beti hain arrotz gelditzen zaio, eta horretan Léopold Irigaray izanen du laguntzaile fidela. Gizon honi esker, Hérelle errejenten jakituriaren mundu berezian sartzen ahalko da, bai eta pastoralen testuetan barna ere. Leopold Irigaray xiberotar aditua da: Pauen sortu zen 1875ean, Ligi-Atereien bizi eta Garindainen hil 1951an. Hérelleri ezin hurbilduzkoa zaion hizkuntza, euskara, emeki-emeki ezagutaraziko dio. Nola ez, Hérellek eraman pastoralei buruzko lana hein batean Lépold Irigarayekilako lan harremanari zor diogu. Izan ere, iduri du istorioak mirail baten itxura hartzen duela: Hérelle Ibañez eta Annunziorentzat izan den bezala, Irigaray bihurtzen da Hérellen itzultzaile, eta Irigarayren jakituria eta lanerako gaitasuna, bai eta haien arteko 30 urteko adiskidantza direla eta, Hérelleri pastoralen munduko ateak idekitzen zaizkio.
Izan ere, itzulpengoaren esparruan eta inkesta etnografikoen arloan hain usu gertatzen den bezala, eta Daniel Fabrek, Inversion et dislocation : les vies savantes de Georges Hérelle obran dion bezala, etnologiaren historian maiz sortu den bikotea agertzen zaigu hemen: "alde batetik etnografoa, eta bestetik informatzailea (edo bere kulturaren bitartekari, edo adierazlea)" [2].
Muturretako bi munduren aliantzaren gertatzearekin, eta bakoitzak bere esparruko gaitasunak ekarri eta partekatzearekin batera, Georges Hérellek 700 bat orrialdeko lana idatzi du pastoralez, herri antzerki honetaz den lanik eredugarriena. Lan hau, 1925eko Opus Magnum [3] obrarekin batera, euskal antzerkiei buruzko lanetan hauta da, eta honekin, Georges Hérelle euskal antzerkigintzari buruzko ikerlari lehenetan lehena.
Léopold Irigaray eta Georges Hérellen arteko gutunezko harremana
Baionako mediateka eta Euskal museoak Irigarayek Herelleri igorri gutunak gordetzen dituzte, urteka sailkatuak:
Autorea: Denis Laborde
Itzultzailea: Maider Bedaxagar
Nabigazioa segitu
<< Aurreko artikulua
Ondoko artikulua >>
- [1] : Hérelle Funtsa: Léopold Irigarayren gutuna, 1901eko ekainaren 8koa.
- [2] : Daniel Fabre, Inversion et dislocation : les vies savantes de Georges Hérelle, Paris, Ed. du CTHS, 2014
- [3] : Georges Hérelle, "Etudes sur le théâtre basque", Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts et d’Etudes régionales de Bayonne & Paris, Honoré Champion.