Testuaren autorea: Maider Bedaxagar, 2013
Hérelle-en metodoa
1899 urtetik goiti, Georges Hérellek pastoral andana bat ikusi ahal izan ditu. Baionan bizi balin bazen ere, Maule arte treinez joaiten zen, eta Xiberoan barna tram-way-aren bidez kurritzen. Usu, gutun edo telegrama bidez, Léopold Irigaray-ek Hérelle abertitzen zuen pastoral errepresentazio batetaz. Batzutan, gutuna mezperan ardiesten zuen biharamuneko. 1909ko urriaren 16an adibidez, biharumenko pastoralaren berri emaiten duen telegrama ukaiten du, hau da urriaren 17ko pastoralaren berri, Urdiñarbeko neskatilek Maulen jokatu beharra.
Pastoralaren ikustera joaiten zenean (eta batzutan aro txarrarengatik ez zen hurbiltzen ahal), Hérellek pastoral eguna xehe-xeheki deskribatzen zuen : herrira heltzea, pastoral gunea, jartokiak, eszena, aktore kopurua....
Ikusten zuen guziaz notak hartzen zituen, eta hauek bere artxiboetan sailkatzen. Zorroztasun handiz deskribatu izan ditu eszena gaineko arropak, koloreak, teatro materiala, koregrafia...etb. Hérelle ez zen euskalduna, eta horrek bere pastoralaren ikusmoldea kanbiatu eta zorroztu dio, testoari baino gehiago eszenografiari garrantzi handia eman baitio.
Guti dira 1900 urteetan pastoral errepresentazioak ikusi eta deskribatu dituztenak. Horregatik, Hérellen artxiboak altxor ikaragarriak dira.
Hérelle-en artxiboak kontsultatu
Artxibo hauetan Herelle-ek zuzenki ikusi dituen agerraldietaz egiten dituen oharpenak aurkitzen dira, batzuetan bildu izan dituen dokumentuen (argazki, karta postala, programak) legenda edota iruzkinak soilik.
- Abraham pastorala (Hauze eta Atharratze), 1899, et Jean de Calais (Ligi), 1901
- Abraham pastorala (Hauze eta Atharratze), 1899
- Hélène de Constantinople pastorala, Sohüta, 1908
- Üscaldünac Ibañetan pastorala, Atharratze, 1908
- Abraham pastorala, Urdiñarbe, 1909
- Hélène de Constantinople pastorala (Maule - Urdiñarbeko neskak), 1909
- Hélène de Constantinople eta Roland pastoralak (Urdiñarbe) - Les quatre fils Aymon pastorala (Mendikota), 1909
- Jeanne d'Arc pastorala, Ozaze, 1910
- Mustapha le grand Turc pastorala, Barkoxe, 1910
- Napoléon pastorala, Lakarri, 1910
- Astyage pastorala, Liginaga, 1914
- Abraham pastorala, Mendikota, 1922
- Alexandre pastorala, Iruri, 1923
Autorea: Maider Bedaxagar