Larraineko herriak Jeanne d'Arc pastorala Atharratzen ematen du 1922ko apirilaren 23an, eta ondoan bere herrian 1922ko maiatzaren 7an. Oso bakan da gertatzen da lehen emanaldia herritik kanpo egina izan dadin. Baionako euskal museoak Larraineko emanaldiaz hamar bat argazki begiratzen ditu:
MBHB. PH.sn.0128 | MBHB. PH.sn.0129 | MBHB. PH.sn.0130 | MBHB. PH.sn.0131 | MBHB. PH.sn.0132 | ||||
MBHB. PH.sn.0133 | MBHB. PH.SN.0134 | MBHB. PH.sn.1588 | MBHB. PH.sn.1590 | MBHB. PH.sn.1589 |
Jeanne d'Arc emanaldi bat Larrainen seinalatzen duen Leopold Irigarayek Georges Herelle-i igorri telegrama bat, eta Herellek pertsonaia batetaz egin ohar bat begiratuak izan dira:
Médiathèque de Bayonne. Ms.652 | MBHB. PAST1922_01 |
Jeanne d'Arc pastorala eskuizkribuaren datarik gabeko zati bat funts pribatu batean atxikia da.