Alexandre pastoralaren eskuidatzi bat bada, emanaldi toki eta datarik gabekoa. Bertan agertzen diren irudiek dokumentu honen berezitasun handia egiten dute. Turk bat, errege giristino eta satan bat itxuratuak dira. Kaier hunen jabe zen Herelle, bainan eztakigu nork egin dituen irudiak. Zer nahi izanik, ez dira errejentaren eskutik : marrazki hauek gehituak izanak dira kaiera josi zenean.

 

Médiathèque de Bayonne Ms.46