1905ko ekainaren 15an Altzürüküko neska gazteek Sainte-Marguerite pastorala beren herrian ematen dute. Hona emanaldi horretarako baliatu zen kopia:

 

Médiathèque de Bayonne Ms.53

Leopold Irigaray eta Georges Herellen arteko gutuneriaren barna, Heguiaphal errejentak eskuizkribu bat ea prestatzen ahal dion Herelle-i galdatzen diola jakiten dugu, eskutan dituen eskuizkribuek bere Altzürüküko "erosleak" satisfatzen ez dituztelako. Bereziki Sainte-Elisabeth eta Sainte-Hélène kaierrak galdegiten dizkio.  Nola Herellen gutunak beranta hartzen duen, Heguiaphalek beste eskuizkribu bat Ezpeizen edo Bildozen eskuratzen du; Sainte-Marguerite pastoralarena da.

Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0007 Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0010 Médiathèque de Bayonne Ms.652_04_1905_0012

 

 

Uscaldunac Ibañetan pastorala Clément d'Andurain eta Justin de Medittek idatzi zuten 1906an. Agorrilaren 31an emana izan zen Atharratzen, astelehenez. Pastoral honek emanaldian berritasunak sartu eta argiki ohituretaz baztertu izana gaitik ainitz errankizun jasan zituen. Adibidez Herellek janzkiak Bordelen alokatuak izan zirelakoan ez dela egiazko pastorala kontsideratzen du:

Médiathèque de Bayonne Ms.112_09

 

Georges Herellek emanaldian parte hartzen du eta egunaren txosten zehatza eskaintzen du:

Médiathèque de Bayonne Ms.109_01

Sainte-Marguerite pastorala Garindaineko gazteriak -iduriz- Larribaren eman zuen 1818eko apirilaren 6an, eta 1825ko mendekoste astelehenez Ezpeizen. Emazte pastorala baten itxura izanik ere, gizonek jokatu pastoraletan sailkatzen du Herellek:

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne Ms.7

 

1927ko apirilaren 18an Sohütako herriak Saint-André pastorala aurkezten du. Hona emanaldi hau aipu duten aldizkari ebakin bat eta bi gutun:

 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927_07 Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927_01 Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne PAST1927B_01