Euskal pastorala, Xiberoko antzerki herritarra da.
Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu. Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu. Herriko besta handi bat da.