• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Jutibal Saturne eta Vénus pastorala, emanaldi toki eta data ezezagunak

Pastoral horretaz eskuizkribu bat dago, emanaldi toki eta datarik gabe:

 

BM Bordeaux Ms1695_31

 

 

Judith eta Holopherne pastorala, 1783an emana, toki ezezagunean

1783 (dudazkoa) urteko kaier bat badago, Judith eta Holopherne pastoraleko satan gertaldiak dauzkanak :

 

 
 Musée Basque et de l'histoire de Bayonne. MS023_B

 

Pastoral horren beste hiru kaier begiratuak dira, emanaldi toki eta data ezezagunekoak. Lehen eskuizkribua Saturne et Venus antzerkiaren zati batzuekin nahastekatua dira, bigarrenak satan gertaldiak ditu bakarrik agertzen. Hirugarrena Moïse eta Josué kontakizunarekin nahastekatua da :

 

       
MBHB. Ms.2   MBHB. Ms.23-A   BM Bordeaux. Ms.1695-18

  

 

Jeanne d'Arc pastorala Ozazeko herriak emana 1910an

Jeanne d'Arc pastorala Ozazen emana izan da 1910an. Georges Herellek ikusi zuen eta eguna nola iragan zitzaion, Maulera trenez heltzetik emanaldiraino xeheki kondatzen du. Bere oharretan marrazkiak, karta postalak eta bere txartela sartzen ditu.

 

Médiathèque de Bayonne Ms.112 Médiathèque de Bayonne Ms.112 Médiathèque de Bayonne Ms.112

 

 Jeanne d'Arc pastorala testuaren zati bat atxikia da funts pribatu batean, datarik gabekoa.

 

Pastorale Jeanne d'Arc. Fonds privé - FPPDS