• Pastorala zer den

    Euskal pastorala, Xiberoko antzerti herritarra da. Pastorala genero epikoari dagokio, ezaugarri nagusia abentura baten kontatzea baitu.

    Kanpoan jokatzen den antzerki bat da eta ofiziokorik gabeko da. Urte guziez, herri bateko bizitzaileak edo herri multxo batekoak biltzen ditu.

    Herriko besta handi bat da.

    Gehiago jakiteko
  • 1

Jeanne d'Arc pastorala Larraineko herriak Atharratzen emana 1922an

Jeanne d'Arc pastorala Larraineko herriak eman du Atharratzen 1922ko apirilaren 23an. Emanaldia antolatuko dela Leopold Irigarayek Georges Herelle-i jakinarazten dio 1922ko apirilaren 18eko gutun batean. Beste gutun batean Larraineko herriak Jeanne d'Arc Atharratzen bi aldiz eman duela esplikatzen dio:

Médiathèque de Bayonne Ms.652 Médiathèque de Bayonne Ms.652

 

 Jeanne d'Arc pastorala testuaren datarik gabeko zati bat atxikia da funts pribatu batean:

Pastorale Jeanne d'Arc. Fonds privé - FPPDS

Jeanne d'Arc pastorala Larraineko herriak 1922an emana

Larraineko herriak Jeanne d'Arc pastorala Atharratzen ematen du 1922ko apirilaren 23an, eta ondoan bere herrian 1922ko maiatzaren 7an. Oso bakan da gertatzen da lehen emanaldia herritik kanpo egina izan dadin. Baionako euskal museoak Larraineko emanaldiaz hamar bat argazki begiratzen ditu:

 

 MBHB. PH.sn.0128  MBHB. PH.sn.0129 MBHB. PH.sn.0130 MBHB. PH.sn.0131 MBHB. PH.sn.0132
MBHB. PH.sn.0133 MBHB. PH.SN.0134 MBHB. PH.sn.1588 MBHB. PH.sn.1590 MBHB. PH.sn.1589

 

Jeanne d'Arc emanaldi bat Larrainen seinalatzen duen Leopold Irigarayek Georges Herelle-i igorri telegrama bat, eta Herellek pertsonaia batetaz egin ohar bat begiratuak izan dira:

Médiathèque de Bayonne. Ms.652 MBHB. PAST1922_01

Jeanne d'Arc pastorala eskuizkribuaren datarik gabeko zati bat funts pribatu batean atxikia da.

Pastorale Jeanne d'Arc. Fonds privé - FPPDS_PA02_4

Jean de Calais pastorala Ligiko herriak emana 1901an

1901eko apirilaren 21a data duen pastoral kaier bat bada, Jean de Calais emanaldiko baliatua izan dena:

 

Médiathèque de Bayonne Ms112

 

Jean de Calais beste eskuidatzi bat ere badago, emanaldi toki eta datarik gabe:

 

 
 Fonds Privé FPPDS_PA08

Henri IV pastorala Onizegaineko herriak emana 1903an

Pastoraleko jokalari baten argazkia gordetzen du Baionako museoak:

 

Henri IV emanaldi bat 1903ko maiatzaren 24an izanen dela Onizegainen Leopold Irigarayek Georges Herelle abisatzen du maiatzaren 13eko eskutitz batean.

     
MBHB. PH.sn.1585    M. de Bayonne Ms.652_04_1903_0015